Landaberri
Basoak
"Basogintza une erabakigarrian dago XXI. mendearen hasiera honetan"
Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebesterekin egin dugun solasalditik horixe nabarmenduko genuke. Basojabe, erakunde, ikerlari ... denekin egiten dute lan Errez kooperatibako bi kideok eta naturatik hurbileko basogintza lantzea proposatzen dute.
-
Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoa. Errez kooperatiba, Tantai basojabeen kooperatiba
24:38 min
Aramaioko Eguzki Erripa auzoan dagoen Andramaixan egin dugu hitzordua basogintzako bi jakitun hauekin. Gai asko lantzeko aukera izan dugu: zergatik dagoen basogintza une erabakigarrian mende hasiera honetan, zein den etorkizuneko basogintza jasangarria, zein eredu diren Europan gehien lantzen dituztenak, CO2 isuriaren egia eta gezurrak, Euskal Herriko basorik ederrenak...
Hau dena, Jakoba Errekondok Euskadi Irratian 40. udazkenari ekin dion unean. Horregatik galdetu diegu zein arbolaren antza hartzen dioten Errekondori ... algara artean erantzun digute Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebestek