Goizak gaur
Ekonomia
Elektrikariak eta arotzak betetzeko zailak diren lanbide bihurtu dira
Igotz Alkorta | EITb Media
Espainiako enplegu institutuak lehen aldiz sartu ditu zerrenda horretan. Euskal herrian ere nabarmena da hutsunea.
-
Arotza, eraikuntza lanetan
4:24 min
Gernikako Barrutialde institutuan 80ko hamarkadatik eskaintzen dute arotz edo altzarigintza zikloak, eta hasierako urteetako jende kopurua apalduz joan da, azken urteetan susperralditxo bat sumatzen duten arren. Hugo Bilbao arotz tailerreko irakaslearekin eta Begoña Andres institutuko zuzendariarekin hitz egin dugu, eta Busturialdean ogibide profesionalen inguruan egiten ari diren gogoetaren berri ere jaso dugu.
Hilario Galarraga amasarrarekin ere izan gara, 45 urtetik gora daramatza elektrikari edo elektrizista lanetan. Argi du gazteak ez animatzearen arrazoietako bat ordutegia dela.
Goizak Gaur albistegian sakondu dugu gaian.