Goizak gaur
Pili Zabala
"GALen X horiek guztiak nor ziren argitzea da helburuetako bat"
Garazi Urdanpilleta | Eitb Media
Pili Zabalak B-Egiaz plataformak Madrilen aurkeztu duen manifestuari lotuta adierazi du "egiak ez duela preskribatzen" eta orain arteko "inpunitatearekin apurtu beharra" dagoela.
-
Pili Zabala eta Maria Jauregi, Madrilen, manifestua aurkezten
7:56 min
Esparru ezberdinetako 100 izen ezagunek osatutako B-EGIAZ plataformak manifestua plazaratu dute GALen atzean zer eta nor egon zen argitzeko eskatuz. Pili Zabala, GALek bahitu eta hildako Joxi Zabalaren arreba, dago, besteak beste, manifestuaren atzean, eta "Goizak Gaur" albistegian azaldu duenez, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak baztertu egin duela Zabalak berak aurkeztutako eskaria, orain arte ikertu eta epaitu gabeko pertsonak ikerketapean jartzeko eskaria, hain juxtu. Zehazki, Felipe Gonzalez presidente ohia ikertzeko eskatu zuen bertan eta delituak preskribatuta zeudela adierazi du fiskaltzak. Zabalaren arabera, ordea, "egiak ez du preskribatzen", eta plataforma horren helburua izango da ikerketak egitea. "GALen X horiek guztiak nor ziren jakitea" dute xede, eta nazioarteko erakundeetara joko dute babes bila horretarako.
Izan ere, Zabalak azpimarratu du "orain arte ezgautu dugun inpunitatea apurtu beharra" dagoela, Europan horrelakorik ez baita existitzen. Gaineratu duenez, "Felipe Gonzalezen lehen gobernuko Barne Ministerio osoa zigortu beharko litzateke GAL auziagatiK".
Gasteizen zabaldu berri duen terrorismoaren Biktimen Memorialari dagokionez, desio bat azalñdu du: "memoriak batzea nahiko nuke, ez banatzea".