Goizak gaur
Eneritz Zabaleta, abokatua
"Seaskaren finantzazioa kolokan jarri du epai horrek"
Eneritz Zabaleta abokatuaren hitzetan, murgiltze ereduan du eragina Frantziaren Konstituzio Kontseiluaren epaiak eta behin betiko erabakia da. "Bide bakarra konstituzioa aldatzea" litzatekeela dio.
-
Frantziako asanblea nazionaleko irudiaFrantziako asanblea nazionaleko irudia
6:38 min
Frantziako Konstituzio Kontseiluak atzera bota du, partzialki, hizkuntza gutxituak babesteko eta promozionatzeko legea. Eneritz Zabaleta abokatuak "Goizak Gaur" albistegian esan duenez, Seaskaren finantzazioa kolokan jarriko luke epai horrek. Izan ere, Zabaletaren hitzetan, "erabakiak duen ondorio nagusia murgiltze sistemari buruzkoa da. Konstituzio Kontseiluak esan du Frantziako konstituzioaren kontrakoa dela eta, erantsi duenez, ezin da ezarri ez eskola publikoetan, ez estatuaren konbeniopeko eskoletan". Seaskak estatuarekin kontratu bidez lotatu dauka, adibidez, irakasleen postuen finantzazioa eta, beraz, abokatuak azaldu duenez, edo finantzazioari eusten dio eta murgiltze epedagodia baztertzen du, edo murgiltzeari eustea erabakitzen badu, "kontratu horiekin ziurgabetasun handia geratuko litzateke konstituzioaren kontrakoa litzatekeelako finantzazio horiek jasotzea".
Zabaletaren hitzetan, Konstituzio Kontseiluak "argudioak erabili ditu erabaki ideologiko baten zerbitzuko", kontziliazio irekiagoa egiteko argumentazio juridikoak eta interpretazioak bazirelako. Esaterako, 2008an 75/1 artikulua sartu zen konstituzioan, eta tokiko hizkunzatk ondare gisa ezagutzen ziren bertan. Argudio horri lotuta ez du ondorio normatiborik eman eta "2008a baino lehenagoko argudioak erabili ditu orain, are eta modu murriztaileago batean".
Behin betiko erabakia
Legearen konstituzionalitatea epaitzen denean, auzitegi kontsituzionalek erabakitzen dute eta ez dago helegiterik jartzerik. Beraz, erabakia behin betikoa dela azpimarratu du Zabaletak, eta bide bakarra konstituzioa aldatzea izango litzatekeela uste du: "Bide zaila da, baina murgiltze sistemaren ezagupenari buruz zerbait aldatu nahi bada, ez dago gaur egun beste biderik".