Itxi

Goizak gaur

Alberto Lopez Basaguren

"Hankaz gora jarri dute lege antolamendua"

Lopez Basaguren Konstituzio zuzenbidean katedradunaren arabera, "Gorena eskuzabalagoa" izango dela uste duelako iragarri du Espainiako gobernuak Administrazioarekiko auzien legea aldatuko duela.

  • Alberto Lopez Basaguren

    Alberto Lopez Basaguren

    8:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pedro Sanchezen gobernuak argitu du azkenean zein tresna jarriko duen erkidegoen esku, maiatzaren 9an, alarma egoera bertan behera geratu ondoren, murrizketa neurriei eutsi ahal izateko. Dekretu bidez, Administrazioarekiko auzien legea aldatuko du, eta hala, Auzitegi Gorenera jo ahal izango dute erkidegoek, tokian tokiko auzitegiek euren neurriak babestu ezean.

Alberto Lopez Basaguren Konstituzio zuzenbidean katedraduna "oso kritiko" agertu da iragarpen horren aurrean "Goizak Gaur" albistegian. Izan ere, "Lege Dekretu bidez egingo dute, eta, berriro ere, presaren aitzakia erabili dute" (...) Uste dut hankaz gora jartzen ari direla lege antolamendu guztia eta, bereziki, epaitegiei eta auzitegiei dagokien antolamendua".

Basagurenek azpimarratu du saiakera gogor bat dagoela sektore juridiko batzuen aldetik larrialdi egoerak normalizateko eta, azaldu duenez, alarma egoeraren babesarekin har daitezkeen neurriak osasun publikoko legeetan oinarrituta har daitezen defendatzen dute. Legeak ezarriko dituen epeei dagokienez, katedradunak azpimarratu du badirudiela epe oso laburrak izango direla; orotara, "10-15 egunean ibiliko dela susmatzen dugu".

Espainiako gobernuaren erabaki horren atzean, Basagurenek adierazi du Gorena eskuzabalagoa izango dela uste izatea dagoela. Alde positibo bat nabarmendu du: horren atzean toki guztietan interpretazio bera ezarriko dela. Alde negatiboa azpmarratu du edonola ere, "hau erabiliko da alarma egoeraren ordezko bide bat zabaltzeko".