Itxi

Goizak gaur

Miren Basaras

"Pfizer-ek txertoaz iragarritakoa itxaropentsua da baina zuhurtziaz hartu behar da"

Miren Basaras mikrobiologoak gogorarazi du txertoak ez duela gaitza prebenituko, sintomak arindu egingo dituela eta, beraz, gizarte modua babes-neurriak hartzen jarraitu beharko dugula dio.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    5:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

COVID 19aren aurkako txertoaren eraginkortasuna % 90ekoa dela iragarri berri du  Pfizer estatubatuarrak eta iragarpenaerekin batera mundu mailako burtsa guztietan antzeman da euforia giroa. Zientziarentzat eta gizakiarentzat egun handia dela adierazi berri du Estatu Batuetako farmazeutika horretako presidenteak, eta jakinarazi du 2020 amaierarako 50 milioi dosi sortzeko prest dagoela, eta 2021 amaierarako, berriz, 13000 milioi dosi.  Albistea "itxaropentsua" dela esan du Euskadi Irratiko "Goizak Gaur" albistegian Miren Basaras EHUko mikrobiologoak, baina "zuhurtziaz" hartu beharra dagoela.

Izan ere, Basarasek nabarmendu du datu guztiak argitaratu arte eta Medikamentuen Nazioarteko Agentziak oniritzia eman arte itxaron behar dela. Bestalde, adierazi du kontuan hartu behar dela dosiak banatzeko lehentasun mailak zehaztu beharra dagoela (lehenik pertsona kalteberenak, ondoren osasun langileak, eta abar) eta, gainera, pertsona bakoitzak bi dosi jarri beharko dituela.

Azkenik, EHUko mikrobilogoak azpimarratu du txertoak ez duela gaitza prebenituko, sintomak arindu baino. Hori positiboa dela gaineratu du, jakina, baina, edonola ere, argi utzi du gizarte moduan babes-neurriak hartzen jarraitu beharko genukeela.