Itxi

Goiz kronika asteburua

Elkarrizketa

"Etxebizitza zahar nahiz berrietan eragingo du Iparraldeko alokairuen prezioa mugatzeko lege berriak"

EUSKADI IRRATIA | EITB MEDIA

Ipar Euskal Herrian alokairuen prezioari topea jarriko dion lege berriarekin pozik azaldu da Xebas Kristy ALDA mugimenduko bozeramailea. Prozesuaren hurrengo urratsak zeintzuk izango diren mintzagai izan ditu Kristyk Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan.

  • Ipar Euskal Herriko etxebizitza baten irudia

    Ipar Euskal Herriko etxebizitza baten irudia

    6:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ipar Euskal Herrian alokairuak erregulatzeko Elkargoak egindako eskaerari baiezkoa eman dio Frantziako Gobernuak. Erabakiarekin pozik azaldu da Xebas Kristy ALDA mugimenduko bozeramailea, Euskadi Irratiko "Goiz Kronika Asteburua" irratsaioari egindako adierazpenetan, "aspalditik aldarrikatzen genuen eskaera baitzen".

Kristyk azaldu duenez, Ipar Euskal Herriko merkatuan dauden alokairu guztietan, baita berrietan ere, eragingo du prezioa mugatzeko lege berriak. Etxebizitza arazo larrien dutenen udalerrietan ezarri ahalko da neurria, 35 udalerritan orotara. Gainera, Iparraldeko udal gehiagok izango dute aukera bigarren etxebizitzei zergak igotzeko.

Alokairuen prezioen sabaiak kalkulatzeko prozesua urte bat eman dezake eta, Kristyren hitzetan, "2025eko hasierarako izatea espero da ".