Goiz kronika asteburua
BIZKAIA
Aste Nagusiko sutetik urtebetera, bizilagun batzuek etxetik kanpo jarraitzen dute
EDER CARRERO | EITB MEDIA
Duela urtebete, Bilboko Viuda Epalza kaleko 9. zenbakiko teilatuak su hartu zuen, su artifizialen jaurtiketaren ondoren. Etxetik irten behar izan zuten bizilagunek, eta txosnagunea hustu.
-
Iazko suteak eragindako kea, txosnagunetik. Artxiboko argazkia: EITB Media
1:42 min
Gaur amaituko da Bilboko Aste Nagusia. Azken orduak ditu festak, eta gaur espero da Juan Mari Aburto alkatearen lehen balorazioa.
Egunak, baina, urteurrena ere badakar. Duela urtebete, Bilboko Viuda Epalza kaleko 9. zenbakiko teilatuak su hartu zuen, su artifizialen jaurtiketaren ondoren. Etxetik irten behar izan zuten bizilagunek, eta txosnagunea hustu.
Urtebete beranduago, oraindik ere ezin izan dute guztiek etxera itzuli. Auzia epaitegietan dago, eta auzotarrek su artifizialei egozten diete ezbeharra ,nahiz eta Udalak bestela dioen.
Segurtasuna bermatzeko, Udalak tokiz aldatu du su artifizialen jaurtiketa gunea, baina auzotarrek diote hondakinak babestutako gunera erortzen direla.