Goiz kronika asteburua
GOIZ KRONIKA
"Txikiagoa, baina Herri Urrats aski polita izanen da"
eitb media
Euriteei eta uholdeei aurre eginez eta oztopo guztien gainetik, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats festa molde murriztuan eta gune bakarrean egingo dute eguerditik aurrera, Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak adierazi digunez.
-
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria, iazko Herri Urratsen
3:17 min
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats festaren 40. edizioak ez du esperotako dirdirarik izango, euriteek erabat baldintzatu dute eta. Azkenean, molde murriztuan eta gune bakarrean antolatu dute, Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak Euskadi Irratiko Goiz Kronikan azaldu duenez.
Hala ere, gune bakarrean bada ere, aurreikusitako kontzertu nagusiei eutsi egingo zaie, besteak beste, Zetak, Su ta gar eta Neomak ariko dira.
Aurtengo festaren helburua da Senperen bertan zabalduko duten Ipar Euskal Herriko bosgarren kolegioari bultzada emateko dirua biltzea; eta, aintziraren bueltan aurrikusitako irabaziak lortuko ez direnez, Jorajuriak adierazi du bestelako finantzaketa bideak zabalduko dituztela jendeak ekarpenak egin ditzan. Herri Urratseko webaren bidez egin ahalko dira.
Sartu, erosi eta lagunduhttps://t.co/hPvbQzA8E8@seaskaikastola @EHIkastolak @HerriUrrats pic.twitter.com/ACgkBlzGOg
— Herri Urrats (@HerriUrrats) May 13, 2023
Herri Urratsen dendan erosketak egiteko deia egin diete herritarrei dirua beste era batean biltzeko asmoz.
Era berean, dendan erosteko aukeraz gain, Senperera joan ezin direnentzat kontu korronte zenbaki batzuk jarri dituzte diru-laguntzak jaso ahal izateko, eta Bizum bidez dirua bidal daiteke Laboral Kutxaren App-an, dohaintzen atalean:
Caisse d'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819
Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107
Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197
Eguraldiak apur bat atertzera egin du azken orduetan, baina uholdeak handiak izan ziren larunbat goizean, ordu gutxitan botatako litro kopuru handiaren eraginez ibaiek gainez egin ostean.