Itxi

Goiz kronika asteburua

PISU TURISTIKOAK IPARRALDEAN

Xebax Cristy: "Lehentasuna eman die auzitegiak jabe pribatu gutxi batzuei interes orokorraren gainetik"

EKAITZ AGIRRE | EITB MEDIA

Xebas Cristy Alda mugimenduko kidea elkarrizketatu du Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioak. Euskal Hirigune Elkargoak martxoan onartu eta aste hontan indarrean sartutako turismo etxeen konpentsazio neurria Paueko auzitegiak bertan behera uztea, erabaki "ulertezina" izan da Cristyren hitzetan.

  • Pisu turistikoak, protesta Baionan

    Pisu turistikoak, protesta Baionan

    5:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Paueko auzitegiak bertan behera utzi du behin-behinean Euskal Hirigune Elkargoak martxoan onartu eta aste honetan indarrean sartu den turismo etxeen konpentsazio neurria. Erabaki "ulertezina" Xebas Cristy Alda mugimenduko kidearen esanetan: "Lehentasuna eman die auzitegiak jabe pribatu gutxi batzuei interes orokorraren gainetik". Euskal Elkargoak auzitegiaren erabakiari helegitea jartzeko adierazi duen asmoa begi onez ikusten du Cristyk, eta Alda mugimenduak etxebizitza eskubidearen defentsan lanean jarraituko duela berretsi du.