Itxi

Goiz kronika asteburua

Memoria historikoa

Aintzane Ezenarro: "Fusilatu bakoitzak bizi-proiektu bat zuela erakustea garrantzitsua da"

AMAIA AROSTEGI | EITB MEDIA

Memoria historikoaren berreskurapenean egingo duten aitortza ekitaldiaren garrantziari buruz aritu da Aintzane Ezenarro Gogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan.

  • Aintzane Ezenarro

    Aintzane Ezenarro Euskadi Irratiko estudioan, artxiboko irudian.

    5:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Memoria historikoaren berreskurapenaren inguruko aitortzak berandu egiten diren arren, garrantzitsua da Derioko Vista Alegre hilerrian gaur egingo den aitortza ekitaldia. Aintzane Ezenarrok, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak, argi du errekonozimendua Eusko Jaurlaritzaren izenean egitea oso positiboa dela eta familiarekin elkarlanean aritzeak zentzu osoa ematen diola ekimenari.

Fusilatu zituzten 2.000 pertsona horietako 500 baino gehiago Derio eta Zamudio arteko hilerrian daude lurperatuta eta oraindik mantentzen da fusilatzeko erabiltzen zuten horma, "bertan jarriko ditugu fusilatutako pertsona guzti horien izen-abizenak".

Ekitaldi instituzionala ere egingo dute fusilatu guztiak gogoratzeko, "euskal erakunde demokratikoek bat egiten dugu haiek defendatu zituzten ideiekin eta azaleratu behar dugu haiek hiltzea bidegabea izan zela". Ezenarroren hitzetan, oso garrantzitsua da kasu bakoitza bere familiarekin lotzea, "erakutsi nahi dugu fusilatu bakoitzak bizi-proiektu bat zuela".

SENIDEEN LEKUKOTZAK: Itxi gabeko 2.194 zauri