Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA - UKRAINAKO GERRA

Jon Kortazar Billalabeitia: "Ukrainarrez gain, Errusiako herritarrak eta Europa izango dira kaltetuak"

ENERITZ GORROTXATEGI | EITB MEDIA

EHUko irakaslea, historialaria eta Geopolitikaz taldeko kidea da Jon Kortazar Billalabeitia, eta Euskadi Irratiko Goiz Kronikan Ukrainako gerrak eragingo dituen ondorio ekonomikoen analisia egin du. Ukrainako gatazkaren ondorioak Euskal Herrian ere sumatuko ditugula dio.

  • Ukrainako errefuxiatuak herrialdea uzten

    Ukrainako errefuxiatuak herrialdea uzten

    8:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ukrainako gerra, ikuspegi ekonomikotik aztertzen saiatu gara Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan, eta horretarako Jon Kortazar Billalabeitia Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, historialaria eta Geopolitikaz taldeko kidea izan dugu elkarrizketan. Ukrainako gerrak nazioarteko ekonomiaren joera "aldatu ez, baina moldatu dezakeela" esan du, "Txinaren hegemoniaranzko bidean" gindoazela, baina "Alemaniak eta Europak agian AEBrekin loturak estutuko dituela" erantsi du.

Europar Batasunak Errusiari jarritako zigorrek zein ondorio izan ditzaketen galdetuta, Kortazarrek azaldu du "Errusiako ekonomia oso lotua dagoela lehengaiak esportatzeari eta horren osteko berrinbertsioari". Errusiako herritarrak ere "oso kaltetuak" izan daitezkeela erantsi du, "Errusiak ez badu esportatzerik, horrek Estatuaren diru sarrerak murriztea eta ondorioz Errusiar arrunten zerbitzu publikoa okertzea" ekarriko duela gaineratuz. Tarean, gas hoditeriaren azpiegitura batzuk ixteak ekar ditzakeen ondorioak ere azaldu ditu.

Erregaiari dagokionez, aurreikuspenak egitea zaila dela nabarmendu du, baina "ez bada hau segituan konpontzen, zenbait gauzatan geure ongizatea kaltetuta" atera daitekeela aurreikusten du, zehaztuz ordea "ez noski Ukrainiarrena bezainbeste". Horrelako gaztazketan onuradunak "beti egongo dira, krisi guztietan gertatzen den gisan" dio, arma eta berreraikuntza industria aipatu ditu besteak beste. Oro har, ekonomiak okerrera egingo duela eta "kalteak etorriko direla" esanaz amaitu du.