Goiz kronika asteburua
ELKARRIZKETA - UKRAINA
Joxe Ramon Bengoetxea: "Ez badugu jakiterik Putinek buruan zer darabilen, ezin gara ezertaz fidatu"
Amaia Arostegi | EITb Media
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Europako gaietan aditua da Joxe Ramon Bengoetxea. Ukrainako gatazkan Errusia jo du gertatzen ari denaren arduradun eta erantzule. Amerikako Estatu Batuei eta Europari berriz, egoera aztertu eta helburua zein duten argitu beharko dutela ohartarazi die.
-
Joxe Ramon Bengoetxea
6:08 min
Euskadi Irratiko "Goiz Kronika"n izan da Joxe Ramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Europako gaietan aditua. Ukrainan bizi den egoeraren analisia egin digu eta bere ustez, "aktore nagusiak AEB eta Errusia" dira. Ukraina berriz, "bi aktore hauen arteko baloia" dela adierazi du. Europak azken orduetan hartutako neurri ekonomikoei dagokienez, "zaila da" nahikoak izango ote diren jakitea "aktore nagusia ez bada neurriak ere ez baitira eraginkorrak izango".
Errusiaren presidentearen jarreraren inguruan dio "ez dago jakiterik buruan zer daranilen, sano ote dagoen, beraz, ezin gara ezertaz fidatu: gauza bat esan dezake nahiz eta beste helburu bat izan". Gauzak horrela, Estatu Batuei eta Europari ohartarazi die "aztertu behar dute zein den euren helburua: erregioak Errusiaren esku uztea, Krimea onartzea edota zein aliantza eraiki nahi duten". NATOk bere garaian emandako pausuen inguruan ere eman du bere iritzia Joxe Ramon Bengoetxea adituak Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.