Itxi

Goiz kronika asteburua

MIGRATZAILEAK

Jon Aranguren: "Muga gero eta zorrotzago dago; mugan ditugun kontrolak arrazistak dira, besterik ez"

Maite Alustiza | EITB Media

Irunen, Bidasoa ibaian beste migratzaile bat hil eta biharamunean, Irungo Harrera Sareak "eskuzabalagoak" izateko eskatu die erakundeei, "inor kalean ez gelditzeko".

  • Irungo Harrera Sarearen manifestazio bat.

    Irungo Harrera Sarearen gaurko manifestazioaren irudia. Argazkia Xabier Urteaga

    7:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Beste migratzaile bat hil da Irunen, Bidasoa ibaian. Sei hilabeteko epean itota hil den hirugarren migratzailea da, eta aurten migrazio bidean zela Euskal Herrian hildako zazpigarrena. Beste behin ere, Irungo Harrera Sareak Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan gertatzen ari dena salatu du. Jon Aranguren kideak 'Goiz Kronika'n esan duenez, migratzaileentzat "gero eta zailagoa" da euren bidean aurrera egitea. Arangurenen hitzetan, Frantziak muga "guztiz ilegal bat" jarria du: "Aitzakia segurtasun nazionala da, baina praktikan mugan ditugun kontrolak kontrol arrazistak dira, besterik ez".

Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek "zerbait gehiago" egin dezaketela uste du Arangurenek: "Batzuk aurkitzen dira ezin dutela Irungo dispositiboan ostatu hartu, irizpideak, irizpide ezezagunak, betetzen ez dituztelako. Jartzen dira dikotomia batean; edo kalean lo egitea edo bizitza arriskatzea". Horregatik, hori saihesteko, "eskuzabalagoak" izatea galdegin die erakundeei.

Igande honetan elkarretaratzea egin dute 12:30ean Irungo San Juan plazan, eta astelehenerako, berriz, giza-katea egingo dute 19:00etan, Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago zubian, Iparraldeko eragileekin bat eginda.

Irungo Harrera Sarea

Irungo Harrera Sareak eguerdian egindako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: Xabier Urteaga