Itxi

Goiz kronika asteburua

OSASUNA

Felix Zubia: "Israelek garatutako botikak itxaropena pizten du, baina zientifikoki frogatu behar da"

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media

Donostia Ospitaleko ZIUetako egoerak arintze txikia izan badu ere, Felix Zubia zainketa berezietako buruak azaldu du oraindik ospitaleratze asko daudela. EXO-CD 24 botikak esperantzarako bide ematen duela esan du, baina oraindik eraginkortasuna zientifikoki baieztatu behar dela.

  • Felix Zubia Donostiako Ospitaleko zainketa intentsiboetako burua artxiboko irudi batean

    Felix Zubia, Donostiako Ospitaleko zainketa intentsiboetako burua artxiboko irudi batean.

    3:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ospitaleetako presioa arintzeko denbora behar dela kontatu du Donostiako Ospitaleko zainketa berezietako burua den Felix Zubiak. Izan ere, birusaren zikloa etengabe errepikatzen da, eta kalean kasuek behera egiten dutenean, hamabost egun behar dituzte erietxeetan beheranzko joera hori nabaritzeko.

Momentuz, eritasunaren aurkako botika bakarra denbora dela esan du, baina, aitortu du, Israelek garatutako EXO-CD 24 botikak itxaropenerako bide eman duela. Berri ona dela dio, baina oraindik zientifikoki baieztatu behar dela. Oraingoz oso kasu gutxitan erabili da botika, eta erietxeetan zabaltzen denean zer gertatzen den ikusi beharko da Zubiaren ustez. Botikaren eraginkortasuna baieztatuko balitz, aldaketa izugarria eragingo lukeela iritzi du.

Bestalde, uda honetako ez jaien gainean kezka azaldu da Zubiak. Iazko udan, gabonetan eta aste santuan bizitako egoerak errepikatzen ari dira, eta horrek zuzeneko eragina du erietxeetan.