Itxi

Goiz kronika asteburua

Osasuna

Felix Zubia: "Neurriak hartzeko beti itxaroten da ZIUak bete arte eta horrek ez du zentzurik"

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITB MEDIA

Donostia Ospitalean betetze maila gainditzetik urrun badaude ere, Felix Zubia zainketa berezietako buruak azaldu du neurriak hartzeko ez dela itxaron behar ZIUak gainezka egon arte.

  • Felix Zubia Donostiako Ospitaleko  zainketa intentsiboetako burua artxiboko irudi batean.

    Felix Zubia Donostiako Ospitaleko zainketa intentsiboetako burua artxiboko irudi batean.

    4:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erietxeek gizartearen egoera islatzen dutela kontatu du Donostiako Ospitaleko zainketa berezietako burua den Felix Zubiak, eta positibotasuna goranzko joeran dagoen honetan ZIUetan ere gaixo gehiago daudela koronabirusak jota. 

Kutsatuen profila aldatzen ari da, eta gero eta gehiago dira 20-30 urte bitarteko gaixoak. Hala eta guztiz ere, txertoaren eraginkortasuna nabaria da Zubiaren hitzetan.

Bide horretatik, Pfizer eta Moderna txertoak haurdun dauden emakumeentzat gomendagarriak direla gogoratu du, alegia, umekiarentzat eta amarentzat ziurrak direla. Haurdun dauden emakumeek ez dute arrisku handiagoa txertoagatik, ezta txikiagoa ere.