Itxi

Goiz kronika asteburua

Elkarrizketa

Felix Zubia: "Hobekuntza litzateke datuak mantentzen hastea, gero jaitsi ahal izateko"

Eneritz Gorrotxategi | EITB Media

Felix Zubia Donostia Ospitaleko zainketa berezietako zerbitzu burua eta Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioko ohiko medikuak azken orduetako datuen analisia egin digu; "txertatu gabeko gazteak" hasi dira ZIUetara iristen eta gauzak horrela, "intzidentzia murriztea" da gakoa.

  • Felix Zubia, Donostiako ZIUko zerbitzuburua

    Felix Zubia, Donostiako ZIUko zerbitzuburua

    3:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Covid-19ak eragindako bosgarren olatuaren atarian, kutsatzeen gorakada nabaritu da orohar aste honetako datuetan. Igoera esponentzial horren zergatiaz galdetuta, Felix Zubiak euskadi Irratiko "Goiz Kronika"n adierazi du "neurriak altxa, mugikortasuna handitu, jendea bildu eta jardurerak areagotzen hasi direnean, birusak bere kutsakortasuna erakutsi duela" eta, bestetik, "eskerrak txertoa daukagun eta adin altukoenetan ez diren horrenbeste kasu ematen eta horrek ospitaleratzeak eragozten" dituen.

Erietxeetako egoeraz galdetuta, adierazi du hasi direla ZIUetara oraindik ere txertatu gabeko gazteak iristen hasi direla eta ezinbesteko jo du intzidentzia murriztea. Lege-eztabaidan sartu gabe, "neurriak hartu beharko" liratekeela esan du bere iritziz, "dena libre uztea gehiegizko" delako.

Egoera honetan, lehen arretan, Zubiak argitu du "baheketa egokia egitea, kontaktuak atzematea, harremanetan jartzea, izugarria" dela, eta "kontrolpean denean modu arinean egin liteke baina datuak izaugarriak direnean ez dago nahikoa baliabide". Halere, nabarmendu du "ezin dela itxaron ospitaleak gainezka egon arte" intzidentzia jaisteko neurriak hartzeko.