Goiz kronika asteburua
OSASUN EGOERA
Felix Zubia medikua: "Transmisio kateak abiatu dira eta hau ez da etengo"
Eneritz Gorrotxategi | EITB Media
Donostia Ospitaleko zainketa berezietako zerbitzuburuak ez du espero, dena dela, "aurreko olatuekin alderatzeko modukoa" izango denik oraingo hau erietxeetan.
-
Felix Zubia, Osasun Etxeko medikua
5:01 min
Kutsatzeen goranzko joera bistaratzen ari den unean ekin diogu, udan, "Osasun etxea" saioko ohiko medikuarekin, igandero goizeko 8ak aldera izango dugun hitzorduari. Felix Zubiaren esanetan, "aurreikusi zitekeen bilakaera" izan da honakoa, gazteena, "txertatu gabeko kolektiboa" izaki. Kutsatzeen zabalkude honek esparru ezberdinetan izan ditzakeen ondorioen berri ere eman nahi izan digu.
Donostia ospitaleko zainketa berezietako zerbitzu buruak, "transmisio kateak abiatu" diren arren, ez du espero "aurreko olatuekin alderatzeko modukoa" izango denik erietxeetan. Gako nagusia orain, txertaketa osatzea dela esan du: "60 eta 69 urte artekoena osatu, 40 eta 50 urte artekoena ere bai" eta hemendik aurrera, "lehentasuna nori eman" hori da dioenez, une honetan duten "eztabaida".
Egoera honetan eta herriko festen edo ez-festen sasoian gaudela kontuan hartuta, gazteei helarazi nahi izan dien mezua honakoa izan da; "eragina gizarte guztiarentzat" izango duela eta "mesedez ohitura egokiak" izan ditzaten eskatu die.