Goiz kronika asteburua
ELKARRIZKETA
Eguzki Urteaga: "Pirinio Atlantikoetan ez da sorpresa handiegirik espero"
Eneritz Gorrotxategi | EITB Media
EHUko soziologia irakaslearen aburuz, Akitania berrian, Alain Rousset-en bosgarren agintaldia "posible" izango da eta Pirinio Atlantikoetako departamenduan Lasserrek eutsiko lioke aginteari.
-
Eguzki Urteaga, EHUko soziologia irakaslea
7:39 min
Arratsaldeko seietan itxiko dituzte Frantzian, departamenduko eta eskualdeetako hauteskundeetarako jarritako hauteslekuak. Eguzki Urteaga EHUko soziologia irakaslearen aburuz, "berebiziko garrantzia" duten hauteskundeak dira, 2015ean egindako lurralde erreformaren onsoren, "erregioak fusionatu eta makro-erregioak" sortu zirelako, eta "eskualdeak gero eta eskumen gehiago" dituztelako.
Akitania Berriari erreparatuta, "ezkerra orohar zatituta eta ahulduta" dagoela ondorioztatu du Urteagak baina kontuan izanda "Alain Roussettek lau legealdi egin dituela, badu legitimitate bat eta horrek ahalbidetuko dio" Urteagaren ustez, "bigarren itzulirako bidea".
Pirinio Atlantikoetara so eginda berriz, ez du "sorpresa handirik espero" garaileari dagokionez. "Are gehiago zentro-eskuin eta eskuinak zerrenda bateratuak aurkeztea erabaki baitituzte". Gauzak horrela Jean Jaq Lasserre ikusten du Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorreko presidente gisa.
Hori bai, oso garrantzitsutzat jo du abertzaleek lortzen duten emaitza. "2014an oso emaitza onak" lortu zituzten lehen itzulian eta bigarrenean "base elektorala zabaltzea" lortu zuten. Hori horrela, "emaitza onak lortuko balituzte zentro-eskuin frantsesaren alternatiba eta ezkerreko lehen indarra" izango liratekeela zehaztu du analistak.
Lehen aldiz batera egingo diren hauteskunde hauek Macronentzat eta bere gobernuarentzat "test moduko bat" izango direla ere adierazi du Urteagak, izan ere "eskualdeetako hauteskundeak klabe estatalean ere irakurriak direla" gogorarazi du. Hala, eskuin muturra "giltzarri" izan litekeela ere badio. "Inplantazio ahulagoa zuen eluetan gorakada nabarmena izango duela" zehaztu du "eta hori gertatuko da besteak beste Atlantikoko kostan, Bretainiatik hasi eta Ipar Euskal Herriraino, non hazkunde nabarmena aurreikusten zaion, ultraeskuinari". Bigarren itzulira igarotzeko izango duen arazoa "eskrutinio moduari" atxikitzen dio Urteagak, baina Euskadi Irratiko Goiz Kronikan adierazi du "eskuin muturrak edozein hauteskunde balintztzeko gaitasuna" duela.