Itxi

Goiz kronika asteburua

Espetxe politika

Oiartzabal: "Legedi arruntarekin oso bestelako agertoki batean egongo ginateke"

Amaia Balentziaga | EiTB Media

Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaleak positiboki baloratu ditu azkenaldian eman diren pausoak, baina ohartarazi du aldatzeke dagoela oraindik espetxe politika.

  • Sare

    Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramalea artxiboko irudi batean.

    6:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko 650 tontorretara igotzeko deialdia egin du gaurko Sarek, eta "Goiz Kronika"n izan da Inaxio Oiartzabal bozeramalea orain arte eman diren pausoak baloratu eta egiteke dagoenaz hitz egiteko.

Positiboki baloratu ditu orain arte eman diren pausoak, baina azaldu du oraindik badaudela sakoneko aldaketak egiteko, besteak beste, zigorraren hiru laurdena beteta dutenak askatzea edota gradu progresioan oztoporik ez jartzea.

Astelehenean, maiatzaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak sinatuko duten eskumen aldaketaz ere hitz egin du, eta esan du aldaketa nabarmena ekarriko duela, adibidez, ama presoen kasuan. Oharra egin du, halere: ikusi beharko da eskumen horiek zenbateko erabakigarritasuna izango duten.