Goiz kronika asteburua
IRUNGO HARRERA SAREA
Mendigutxia: "Ia egunero itzultzen dituzte migratzaileak, baita Burdeostik ere"
Josune Mendigutxiak Irungo Harrera sareko kideak Goiz Kronikan adierazi du azken bi asteetan mugako "segurtasuna gogortu" dutela. 106 lagunek lo egin dute bart Irun eta Hondarribiako aterpetxeetan.
-
Migratzaileak, Irunen.
4:01 min
Irungo Harrera Sareko kideek otsailaz geroztik migranteen mugimendu handiagoa nabaritu duten arren, azken 15 egunetan nabarmen igo da Irunen batu den migrante kopurua. Bart gauean esaterako 106 izan dira Irun eta Hondarribiako aterpetxeetan lo egin dutenak eta gauez, muga zeharkatzen saiatu direnak "itxialdia tarteko kalean" geratu behar izan dute. Josune Mendigutxiak, Irungo Harrera sareki kideak Euskadi Irratiko Goiz Kronikan adierazi du azken bi asteetan "gogortu egin dutela mugako segurtasuna". Agintariek ezezkoa badiote ere, Harrera sareko kideak baieztatu digu, "ia egunero" itzularazten dituzte segurtasun neurri zorrotzez gaindi, nola edo hala Frantziara sartzea lortzen dutenak, "baita Baionatik, edota Bordeletik ere."
Irungo eta Hondarribiako aterpetxeak "beteta" daude dagoeneko, izatez 100 plaza bazeuden ere, koronabirusaren pandemiaren ondorioz 60 eskaintzen baitira. Irungo Harrera sareko kideak egunero joaten zaizkie goizean informazioa ematera eta "urduri" antzematen dituztela nabarmendu digu Mendigutxiak.