Goiz kronika asteburua
Ekonomia Euskadi Irratian
Pello Igeregi: "Gizartea prestatzen ari dira murrizketak aplikatzeko"
ANDER ALTUNA IZAGIRRE
ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunak Goiz Kronikan hitz egin du Eustatek emandako datu ekonomiko ezkorren gainean.
-
Pello Igeregi ELAko Negoziazio Kolektiboko arduraduna. Argazkia: EiTB
6:04 min
Langileen egoera "babestuko" duen eredu produktibo berria aldarrikatu du ELA sindikatuak, eta horretarako "trantsizioa epea" aurreikusteko eskatu dio Jaurlaritzari. "Egungo krisi ekonomikoa koronabirusak eragin du neurri batean, baina aurretik ere petrolioan oinarritutako eredu produktibo zahartua geneukan. Jaurlaritzaren lana trantsizio hori gidatzea izan beharko litzateke, eta ez enpresen aldeko notaritza lan hutsa egitea", adierazi du Pello Igeregi Negoziazio Kolektiborako kideak.
Izan ere, Pedro Azpiazu Ogasun sailburuaren hitzekin harrituta eta kritiko agertu da Igeregi. "Hauteskunde kanpainan ez zuten esfortzu kolektiboez edo salbuespenezko neurriei buruz hitz egiten. Argi daukagu giro kolektiboa prestatzen ari direla murrizketak aplikatzeko". Era berean, "onartezintzat" jo du Jaurlaritzaren jarrera.
Igeregik gogorarazi du ELA eta LAB ez daudela Elkarrizketa Sozialaren Mahaian.