Gertukoak
Bidesaria errepide nazionalean
Gipuzkoak 1 errepide nazionaleko bidesari berriarekin estreinatuko du 2018a
EUSKADI IRRATIA / DAVID BERAMENDI
Garraiolariek, 'kezkatuta', sektorearentzat 'kolpe latza' dela diote.
-
Bidesaria kamioientzat Gipuzkoan
3:08 min
Gipuzkoak 1 errepide nazionalean kamioientzako bidesaria martxan jarriz estreinatuko du 2018a. Hainbat hilabetez, proba moduan izan dituzte Irun, Andoain eta Etzegarateko arkuak, eta proba horien bidez jasotako datuen arabera, egunean 12.000 kamioik erabiltzen dute N-1a. Bidesari horri esker, Gipuzkoak 9 milioi euro jasoko ditu urtero.
Garraiolariak, aldiz, kontra agertu dira. 'Kezka' da nagusi, bereziki Nafarroak N-121-A errepidean Gipuzkoako eredua ezartzea aztertzen ari dela zabaldu ondoren.