Itxi

Faktoria

Osasun plazak betetzeko arazoa

Jesus Rubio: "Adineko egoitzetan zailtasunak daude erizainak kontratatzeko"

XABIER GONZALEZ DIEZ | EITB MEDIA

EHU-ko Gipuzkoako Medikunta Fakultateko Erizaintzako dekanordeak erizaintzan betetzeko zailak diren lanpostuak izan ditu hizpide Euskadi Irratiko Faktorian

  • Jesus Rubio, EHU-ko Gipuzkoako Medikunta Fakultateko Erizaintzako dekanordea.

    Jesus Rubio, EHU-ko Gipuzkoako Medikunta Fakultateko Erizaintzako dekanordea.

    16:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Osasun Itunaren Mahaiaren bosgarren bileraren biharmanuean medikuntzan eta erizaintzan egoera nolakoa den aztertu da Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten medikuen eta erizainen datuak jarri dira mahai-gainean, eta bi lanbide horien jarduna aurrerantzean nolakoa izan behar den ere ztertu da. Horretarako, Jesus Rubio elkarrizketatu da, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Medikuntza Fakultateko Erizaintzako dekanordea eta Estatuko Erizaintzako Dekanoen Konferentziaren idazkaria. Erizaintzan, medikuntzan bezala, kubritzeko zailak diren lanpostuak daudela azpimarratu du Rubiok, eta hutsune horiek nola bete ere izan du hizpide.

  • kargatzen