Faktoria
Elkarrizketa
Juan Mari Aburto: "Bilbo eremu tentsionatu izendatzeko txostena datorren asteetan izango dugu"
Xabier Gonzalez | EITb Media
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak "Faktoria" saioan adierazi du udalak libre dituen zoruak prest izan behar dituela etxebizitza gehiago eraikitzeko.
-
Juan Mari Aburto
26:48 min



Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Euskadi Irratiko "Faktoria"n adierazi du udal gobernuak datorren asteetan izango duela Bizkaiko hiriburua etxebizitzaren aferan eremu tentsionatu izendatzeko txostena. Zentzu horretan, Aburtok nabarmendu du udalak libre dituen zoruak prestatu behar dituela etxebizitza publiko eta babestu gehiago eraiki daitezen. Hain zuzen, Aburtok esan du zoruak "garatu" behar direla "etxebizitza gehiago merkatuan jartzeko".
Bestalde, Bilboko alkateak azpimarratu du etxebizitzaren aferan epe luzerako politikak direla beharrezkoak, eta bai enpresariei baita erakundeei ere mezu argia bota die; gazteen soldatak igo behar direla, alegia, etxebizitzak alokatzeko edo erosteko ahalmena izan dezaten.
Eta etxebizitzaz gainera, segurtasunaz ere mintzatu da Aburto alkatea. Gazteek, alegia, segurtasun falta nabaritzen dutela hainbat esparrutan; kalean, ikastetxean eta baita familia barruan ere, eremu horietan guztietan jasaten baitute indarkeria. Egoera horri aurre egiteko, Aburtuk azaldu du gazteek psikologo gehiago eskatu dutela ikastetxeetan, baita euren ahotsa entzuna izatea, irakasleak indarkeriaz formatzea eta kamera gehiago jartzea.