Itxi

Faktoria

Kirolari trans eta ez bitarrak

Kirolari trans eta ez bitarrak lehian eta kirol jardueran. Testosterona maila, arauak eta aldageletako kontuak

Nagore Telleria Eizagirre

Emakume transek ez dute parte hartu Parisko joku olinpikoetan. Atletismoan, igerian edota errugbyan, federazioek erabakia dute nerabezaroa gizon gisa egin badute, ezingo dutela nazioarte mailan jokatu. Izaro Antxiak futbolean jokatzen du Barakaldoko taldean eta bitan pairatu du transfobia.

  • Kirolari bat soinean ortzadar koloreko galtzerdiak eta zapatilak dituela

    Kirolari bat soinean ortzadar koloreko galtzerdiak eta zapatilak dituela

    27:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amets Castrejana Hernaniko emakumezkoen errugby entrenatzailea zela, entrenatu egin nahi zuela esanez joan zitzaion behin jokalarien lagun bat eta berak mutilen entrenamentuen berri eman zion, itxuragatik mutila zela pentsatuta. Pertsona hura ez zen gehiago azaldu Hernaniko taldera. Ametsentzat inflexio puntua izan zen gertaera hura eta ikasten eta ikertzen hasi zen. Euskal Herriko Unibertsitatean genero eta berdintasunean ikerlari da eta emakumeen sozializazioaz ari da azterketa egiten.

Kirolari transen kasuan ez dagoela kriterio bateraturik dio eta feministen artean ere badela eztabaida, batzuen ustez emakume izateko modu bakarra emakume cis izatea delako eta ez dutelako ondo ikusten emakume transek kirolean lehiatzea. Berak dio hainbeste kostata elitera iritsi diren emakume cisen eskubideak ere bermatu behar direla eta kasuz kasu aztertu beharko litzatekeela. Iritzi berekoa da Izaro Antxia futbol jokalari eta txirrindularia ere. Kirola zein den kontuan hartuta azterketak egin beharko liratekeela uste du, ikusteko indarrak zein garrantzia duen etab.

Aurtengo joku olinpikoetan, Imane Khalif boxeolari ez bitarrak urrezko domina lortu du 65 kiloz azpikoetan. Hari buruz zabaldutako gezurrak eta sufritu dituek erasoak salatu dituzte Castrejanak eta Antxiak.

Olaia Eizagirre palista emakumeek kirola egiteko dituzten oztopoei buruzko tesia ari da egiten. Gaiaz hitz egitean jendeak goi mailako kirolaz pentsatzen duela dio berak, eta iruzur egingo duten gizonekin pentsatzen duela, baina hori ere estereotipo hutsa da berarentzat, gizonak gizon izateagatik irabaziko dutela pentsatzea.  Espainiako alderdi sozialistak azkenengo kongresuan emakume transei kirolean lehiatzeko debekua ezartzea onartu du eta palistak garbi du hori diskriminazioa dela.

Izaro Antxia Futbolean hasi zela badira sei urte. Trantsizioa egin eta gero hasi zen emakumeekin lehiatzen eta NAN berria izanda, ez zuen beste tramiterik pasa behar izan. Horrek ordea ez du libratu pertsona transen kontrako gorrototik. Bitan egin diote eraso. Behin partidu osoan gizon gisa zuzendu zitzaion berari ikusleetako bat eta beste partidu batean irainka hasi zitzaizkion. Epaileak partidua geratu arren, jokua abiatu orduko berriz irainka hasi zitzaizkiola kontatu digu. Azkenean poliziari deitu behar izan zien erasoa geratzeko. Komunikabideen aurrean gertatutakoa kontatu bai baina salaketarik ez zuela jarri kontatu digu. Taldearen babesa beti sentitu du berak.