Itxi

Faktoria

Heroina EHn sartu zela 40 urte

"Askatasun bila sartu ginen drogetan eta askatasuna kendu zigun heroinak"

40 urte dira Gizakia Helburu programako lehen zentro terapeutikoa zabaldu zela, Donostiako Ulian. Bertatik egindako saio berezian hartu dute hitza heroinazale ohiek, hasierako teknikariek eta gaur egungo zentroko arduradunek

  • Marian Etxabe eta Lander Lujanbio

    Marian Etxabe eta Lander Lujanbio

    80:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lagunartean droga arinagoekin hasi eta heroinaren hatzaparretan amaitu zuten Landerrek, Jonek eta Marianek 80ko hamarkadan. 40 urte geroago, pasadizoz betetako kontakizunean oroitu digute nola egin zuten mundu horretara, heroina sartu ahal izateko nola jo zuten gaizkiletzara eta zein bide egin zuten gero infernuzko zurrunbilo hartatik ateratzeko.

Euren lagunarteetatik heroinatik bizirik irten ziren bakarrenetarikoak dira. Eta kontatu egin nahi dute orduan bizi zena, ikusten baitute droga asko dabilela gizartean eta orduko alarmarik ez dagoela orain. Hala azpimarratu digute Eusebio de la Huerga Gizakia Helburuko teknikari historikoak, Miriam Beltran de Heredia gizarte langileak eta Izaskun Sasieta Uliaenea zentruko egungo zuzendariak ere.

Izaskun Sasieta

Izaskun Sasieta