Itxi

Faktoria

CARITAS

Ramon Ibeas: "Iaz baino jende gehiago bizi da kale gorrian EAEn, eta gero eta gazteagoak dira"

Gasteizko Caritasek urtearen balantzearen irakurketa egin du Euskadi Irratiko "Faktoria"-n, egoerak okerrera egin duela dio.

  • Ramon Ibeas Gasteizko Caritaseko idazkari nagusia

    Ramon Ibeas Gasteizko Caritaseko idazkari nagusia

    20:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gero eta jende gehiagok igarotzen du gaua kale gorrian, prekarietateak gora egin izanaren ondorioa dela dio Ramon Ibeasek, Gasteizko Caritaseko idazkari nagusiak, eta ohartarazi kale gorriaz gain, asko direla alokairuko geletan bizi direla familia osoak. 

Azken urteotan gero eta gazteagoak dira egoera behartsuan direnak, eta dio emakume profila duela probreziak. "Arazoa estrukturala da, azken 60 urteetan ez dugu bidea aurkitu emakumeei lekua egiteko".

Horrez gain, salatu du etxebizitzak mantentzeko zailtasun handiak dituztela askok eta askok, eta legeak erraztasunak ematen dituela zahurgarrienak etxebizitzetatik kanporatzeko. Horren aurrean, ezinbestekotzat jo du etxebizitzen politika berrikustea, gogoratuz, oinarrizko eskubidea dela. Ildo horretan, irtenbidea ez dela gehiago eraikitzea, berehala pribatizatzen direlako parke publikoak, eta horrenbetez, bestelako neurri eraginkorrak behar direla dio.