Itxi

Faktoria

Natura, ondarea eta etika

Ikur erlijiosoak mendietan, xextratik gogoetara

Gurutzeen etorkizunari buruzko gogoeta iraganera begira ez ezik, etorkizunera begira egin behar dela azpimarratu dute Itziar Alkorta EHUko zuzenbide irakasle eta etikariak eta Juantxo Agirre historialari eta Aranzadi-ko kideak

  • Juantxo Agirre eta Itziar Alkorta

    Juantxo Agirre eta Itziar Alkorta

    21:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arrasaten eztabaida gordina eragin du Udalaitz mendiko gurutzearen desagerketak eta etorkizunera begira egin dituzten proposamenak. Erronda egin zuen udal gobernuak alderdi eta eragileekin eta gurutze berririk ez jartzea erabaki dute. Gogorarazi dute, Udalaitz mendia eremu babestua dela 2016 urtetik eta hildako mendizaleei omen egiteko gune laiko bat proposatu du EH BIlduk eta Elkarrekin Podemosek osatzen duten udal gobernuak. Arrasateko Udaleko oposizioko talde nagusiak, EAJ-k, gurutzea berrezartzeko exijitu dio Udal Gobernuari, baita Alderdi Sozialistak ere.

Arrasateko Udal taldeen artean eman den eztabaida Gipuzkoako Batzar Nagusietara ere iritsi da abendu honetan. EAJk, PSEk eta PPk beraien botuak batu, eta Arrasateko Udal gobernuari eskatu diote gurutzea berrezartzeko lidergoa hartu dezala. Gai honek badu beste ertz bat: Udalaitz mendizerra eremu babestua da, berez ezin da ezer eraiki, EAJk defendatu du interes kulturaleko izendatuz gero gurutzea berreraiki daitekeela.

Eztabaida korapilasua, ertz askoko gai guztiek duten bezala. Ikurrei buruzkoa, alde batetik: ingurumenaren babesarako legeak bestetik. Ikuspegi erlijiosoak eta laikoak talka egiten duten eremura garamatzan gaia da mendietako gurutzeena. Eremu horretan gogoeta egiteko gonbidatu ditugu Faktoriara Itziar Alkorta EHUko zuzenbide irakaslea eta etikaria eta Juantxo Agirre Mauleon Geografian lizentziatua, historialaria, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea. Alkortak azpimarratu du gai honetaz ezabaidatu behar dela etorkizunera begira eta ez bakarrik iraganera begira. Eta ezin dela inposatu ezer ez erlijoaren ikuspuntutik baina ezta laikotasunetik ere. Bat etorri da irakurketa horrekin Agirre. Erlijio ikur hainbatek duten kultur balioa kontutan hartu beharra dagoela adierazi du.