Itxi

Faktoria

ELKARRIZKETA

Aizpurua: "Kongresuan gehiengo alternatiboa osatzeko urratsak ematen ari da eskuina"

EAJk, Juntsek, PPk eta Voxek bat egin zuten joan den astean Espainiako Diputatuen Kongresuan, enpresa energetikoen zerga berezia kentzeko. Argazki horretan "bide baten hasiera" ikusten du Mertxe Aizpura EH Bilduko diputatuak. "PP eta Vox txaloka ikusteak zer pentsatua eman zidan", esan du.

  • 24:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiako Diputatuen Kongresuan eskuineko gehiengo alternatibo bat eraikitzeko "pausoak" ikusten ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak, eta horren erakusle joan den astean enpresa energetikoen zerga berezia kentzeko EAJk, Juntsek, PPk eta Voxek bat egin izana jarri du. Uste du "oso arriskutsua" eta "arduragabekeria handia" dela gertatutakoa.