Faktoria
ELA sindikatua
Mitxel Lakuntza: "Duela urtebete Urkullurekin genituen arazo berak ditugu Pradalesekin"
ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, "Jaurlaritza dinamika sindikala desaktibatzeko ahaleginean dabil". Salatu du Osakidetzan mahai paralelo bat osatu duela hori lortzeko asmoz eta Hezkuntzan, luzamendutan dabilela eta ohartarazi du "edukirik gabeko negoziaketarik ez dela esistitzen".
-
Mitxel Lakuntza
27:14 min
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia oso kezkatuta azaldu da Eskirotzen 660 langile kalean utziko dituen BSH lantegiaren itxierarekin: "Langileak shock egoeran daude, ez zuten susmorik" eta gogora ekarri du, 60 milioiko etekinak izan zituela iaz enpresa honek. Presio sindikala egiten jarraituko dutela iragarri du eta Nafarroako gobernuaren esku hartzea eskatu du, "bestelako bideragarritasunik ba ote dagoen ikusteko", baina salatu du Nafarroako industria eredua multinazionalen menpe dagoela eta horrek menpekotasun handia sortzen duela, "erabakiak Frankfurten edo Munichen hartzen direlako eta ez hemen".
EAEko Hezkuntzan iragarritako greba egunez
Pradalesen lehendakariak aurrean duen lehen greba sortari buruz galdetuta, ELAko idazkari nagusiak argitu du hasieratik gauza bera esan dutela, "baina lehendakariarekin egon ginenean ere": formez harago, edukietan jartzen dutela arreta eta eduki horiek aldatzen ez badira, orain arte egin dutena egiten jarraituko dutela, "langileak antolatzen, borrokatzen, grebak antolatzen, beste aukerarik ez dagoenean". Salatu du Urkullurekin zituzten arazo berberak dituztela Pradalesekin: lan karga, erosteko ahalmenaren galera, behin-behinekotasuna…. Gobernuak ez dio negoziaketari edukiekin helitzen eta hori non ikusten da? Aurrekontuetan. Hezkuntzan, 800 milioi gehiago beharko lirateke baina ez da ahalegin hori egin nahi".
Jaurlaritzari leporatu dio, betsalde, dinamika sindikala desaktibatzeko ahaleginean dagoela eta helburu horrekin osatu duela, Osakidetzan sindikatuen mahi sektorialaz aparte beste mahai bat, alderdiekin eta eragileekin. Kritiko EH Bildurekin, mahai horretan aurrera egin badute izan da "pribatizazioaz eta behin behinekotasunaz ez hitzegitea adostu dutelako eta inbertsio publikoen beharra kanpoan utzi dutelako".
Bizkaiko aurrekontuak
Bizkaian, Aldundiak eta EH Bilduk lortu duten akordioa kezkagarria dela esan du Mitxel Lakuntzak: "Kezkagarria EH Bilduk erabaki duelako oposiziorik ez egitea eta alternatibarik ez planteatzean. EAJ-k eta PSEk osatu duten marko neoliberala ontzat ematea erabaki du, eszenifikazioa lehenetsiz edukien gainetik eta ezkerraren papera ez da hori. Alternatiba argi bat faltan botatzen dugu".
Zerga erreformaz eta etxebizitzaren arazoez
ELAko idazkari nagusiak ez du uste sakoneko erreformarik egin denik arlo fiskalean eta salatu du EAEn bezala Nafarroan ere, gutxi biltzen dela, langileak zigortzen direla eta iruzur fiskalari bide ematen zaiola. Etxebizitzaren krisiari aurre egiteko proposatu diren kenkariak ez direla nahikoak izango adierazi du, konturatu behar dugu "oinarrizko eskubideekin duela zerikusia etxebizitzaren arazoak eta ez negozioarekin".