Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Berrojalbiz: "Araban eta Gipuzkoan zerga erreforma onartuko ez balitz ere, Bizkaian onartuko da"

Berrojalbizen arabera, eskaintza eta eskaria orekatu bitartean jarraituko da pizgarrien sistemarekin, batez ere, gazteei laguntzeko helburua izango dute. Gainera, baieztatu du lanean ari direla Ministerioarekin gune tentsionatuak izendatu ahal izateko dokumentazioa helarazi eta tramitazioa ixteko.

  • Itxaso Berrojalbiz

    Itxaso Berrojalbiz

    24:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadi Irratiko "Faktoria"n eman ditu azalpenak Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun Diputatuak. Esan du zerga erreformak bizkaitar guztien beharrak hartzen dituela aintzat, eta ez kolektibo gutxi batzuenak.

Gobernu Alderdiek proposatutako zerga erreforma horrek pizgarri eta kenkariak eskainiko ditu; Berrojalbizen arabera, eskaintza eta eskaria orekatu bitartean jarraituko da pizgarrien sistemarekin, batez ere, gazteei laguntzeko helburua izango dute. Errenta aitorpena egitetik salbuetsita egongo dira 19.000 euro baino gutxiago irabazten dutenak (14.000 euro baino gutxiago irabazten zutenak zeuden orain arte salbuetsita). Esan du, hori dela progresibitatearen alde Aldundiak hartu dezakeen neurri aproposena.

Etxebizitzaren auziari lotuta, baieztatu du Ogasun departamentua lanean ari dela Etxebizitza Ministerioarekin gune tentsionatuak izendatu ahal izateko dokumentazioa helarazi eta tramitazioa ixteko. Hala ere, ogasun diputatuak adierazi du, duela hilabete hasi zirela lanketa horrekin, eta denbora beharko dutela prozesua gauzatzeko.

Zerga erreformarekin bezala, datorren urteko aurrekontuak onartzeko ere negoziazio betean dago Bizkaiko Aldundia. EAJ eta PSE-EE gobernu kideek gehiengoa duten arren, Berrojalbizek negoziatzen jarraitzeko borondatea erakutsi du; baieztatu duen arren, litekeena dela oposizioko talde guztiek osoko zuzenketa aurkeztea proeiktuari.