Itxi

Faktoria

Krisi klimatikoa

Saint-Pierre eta Mikelune: itsas-mailaren gorakada saihesteko lekualdatuko den herria

Gero eta gehiago dira, klima-arrazoiak tarteko, haien herria utzi behar dutenak. Baina herritarrak soilik ez: herri oso bat, harriz harri tokiz aldatzeari erreparatu diogu Faktorian. Mikeluneko herria itsasertzetik aldendu eta kilometro eta erdira berreraiki nahi dute, urak irents ez dezan.

  • Saint-Pierre eta Mikelune, itsas-mailaren gorakadak mehatxatutako herria

    Saint-Pierre eta Mikelune, itsas-mailaren gorakadak mehatxatutako herria

    10:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Saint-Pierre eta Mikeluneko uharteak Estatu frantsesaren parte dira: itsasoz haraindiko lurraldea, baina Kanadako atetan, Ternua ondoan. Banderagatik ezaguna da: Ikurrina agertzen da bertan, Bretainiako eta Normandiako ikurrekin batera, bertara heldu ziren lehen herrien adierazle. Egun,6 mila biztanle dira orotara, horietatik 600 inguru Mikeluneko irlan bertan, eta mende hasieratik kostaldearen erosioa dute aipagai eta kezka nagusi. Iragarpenek diote, 2050ean, 30 zentimetro gorago izango dela itsasoaren maila, 70 zentimetro izango dira 2090ean, eta erritmo horretan, mapatik desagertzeko arriskua dute.

Arazoari aurre egiteko, ezohiko irtenbide bat pentsatu dute: Mikelune herria bera kilometro eta erdi urruntzea itsasotik, 20 metro altuagoa den inguru batera. Lanak hasi dira: lehen 15 etxeak laster egitekoak dira uharteko mendixka batean. Biztanleen artean, ordea, zalantzak dira nagusi. Norberaren etxea eta herria uztea, edota urak dena irenstea? Euskadi Irratiko Faktorian, Michel Lastiri itsasuarrarekin eta Juantxo Alzua pasaitarrarekin hitz egin dugu: lehena bertan bizi izan zen baina itzuli da Euskal Herrira, bigarrenak Mikelunen bertan jarraitzen du.