Faktoria
ORKESTRA
Mari Jose Aranguren: "Emakumeak eta etorkinak euren gaitasunen azpitik ari dira lanean"
I.I.B. | Eitb Media
Orkestraren 2024ko txostenak ondorioztatu du Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasuna hobetuko luketeela lan merkatuan emakumeen eta etorkinen inklusioak, Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak nabarmendu duenez.
-
Mari Jose Aranguren, Orkestra.
9:38 min
Orkestra institutuak egin duen 2024ko Lehiakortasun txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan ez da aprobetxatzen bertan bizi diren pertsona guztien gaitasuna lehiakortasuna eta ongizatea areagotzeko. Bereziki, dituzten gaitasunen azpitik ari dira lanean emakumeak eta etorkinak Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak Faktorian azaldu duenez. Lan elementaletan ari dira atzerritik datozen pertsonak, baina horietatik % 22k gaitasun altuagoak dituzte. Emakumeen integrazio ezak ere oztopatu egiten du ekonomiaren garapena. Neurri handi batean zaintzarekin du zer ikusia honek, 30 urtetik aurrera, Arangurenek azaldu duenez: "Adin txikikoak edo adineko pertsonak zaintzen 5 ordu egiten dituzte (emakumeek), eta gizonezkoak 3 eta erdi".
Aniztasunak aukera asko ematen du Orkestraren arabera. Perspektiba eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonak integratuta kultura eta ideia anitzak batzen dira; izan genero, jatorri edota adinari begiratuta. Aniztasuna ondo kudeatzen den enpresetan berrikuntza sustatzen dela esan du Orkestrako zuzendari nagusiak, baita nazioarteko gaitasuna sustatu eta ekoizpena hobetu ere.