Itxi

Faktoria

Migrazioa

Migrazioaren erronka herrietan: "Batzuek besteengandik ikasi behar dugu gizarte integratu bat lortzeko"

Migratzaileen harreran eta elkarkidetzan udal esparruan ari diren hiru profesional batu ditugu. Migrazio mugimendu haundiaren aurrean dauden erronkez aritu dira

  • Ane Enzunza, Julen Aranguren eta Ainara Ormaetxea

    Ane Enzunza, Julen Aranguren eta Ainara Ormaetxea

    29:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Migranteen etorrerari udaletan nola erantzuten ari zaien jakin nahi izan dugu gaur "Faktoria"n eta asmo horrekin batu ditugu hiru profesional: Julen Aranguren Zarauzko teknikaria da, Euskal Herrian migrazio maila txikienetariko bat duen udalerrikoa. Ainara Ormaetxea Ordizian aritzen da, migratzaile tasa haundienetakoa duen herrian (azken datuen arabera %21era iritsi da kopuru hori). Ane Enzunza, berriz, Ermuko migrazio teknikaria da eta, bereziki, migranteen bigarren eta hirugarren belaunaldian du jarrita fokoa. Etxebizitzaren arazoaz, erroldatzeaz, kultur talkaz, euskaraz eta aurrera begira ditugun beste erronkei buruz aritu gara eurekin.