Itxi

Faktoria

EH Bilduko europarlamentaria

Pernando Barrena:"EB eta Mercosurren arteko akordioak arazo handiak ekarriko ditu guren lehen sektoreari".

EH Bilduko europarlamentariak ikuskizun lotsagarritzat jo du Teresa Riberaren aurka Espainiako PP Europako Parlamentuaz egin duen erabilpena eta salatu du atzean dagoen eztabaida dela ea ultraeskuinari ezarritako osasun gerrikoari eusten dioten edo Europako PPk haiekin lanean bete betean hasten den.

  • Barrena Kanariar uharteetara joango da datorren astean migratzaileen berri jasotzeko.

    Pernando Barrena Euskadi Irratian

    23:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

EH Bilduko europarlamentaria kezkatuta azaldu da Europar Batasuna eta Mercosurren arteko  balizko merkataritza akordioaren aurrean: "Gure lehen sektoreari kalte handia egingo dio", besteak beste, "inportazioetan bertako ekoizleei exijitzen zaizkien baldintzak ez zaizkie eskatzen kanpokoei eta hori latza da".

Pernando Barrenak salatu du PP-k Espainiako politika domestikoaren luzapen gisa erabili duela Europako Parlamentua, Teresa Ribera trantsizio ekologiko eta presidente orde izendatzearen aurka ekitean. Baina jakinarazi du europarlamentarien artea oso zabalduta dagoela erabilpen politiko horren aurkako kritika: "funtsean  dagoen arazoa da eskuin muturrari jarri izan zaion hesia mantentzen den ala PP-k haiekin lanean hasten den bete betean. Gero eta arazo gehiago dituzte sozialdemokratek eta popularrek, historikoki osatu duten gehiengoari eusteko eta Trumpen garaipenak are kobertura gehiago eman dio (Europako) ultraeskuindarren planteamenduei".

Hain zen,  Trumpek irabazi eta gero, Europak erabaki "handiak" hartu behar dituela iritzi dio Pernando Barrenak,"burujabetza estrategikoa landu behar du Europak baina horrek ez du zerikusirik Estatu Batuen segidismoa egitearekin eta NATOren partaide izatearekin". Europak munduan jokatu nahi duen paperaz  hausnarketa sakona egin behar duela adierazi du EH Bilduko europarlamentariak: "nazioarteko harremanetan kolaborazio esparruak bilatu behar ditu eta ez beste bloke ekonomiko-politikoak etsaitzat hartu. Europa soziala, elkartasunarena izan beharko luke".

Migrazio politiketan Europak atzera pausoa eman dituela nabarmena da, Barrenarentzat eta aldarrikatu du sarrera-irteerak modu ordenatuan egin behar badira ere, oinarrizkoena dela argi izatea giza eskubideen errespetua, migratzeko eskubidea eta Europak berak migratzaileen jatorrizko herrialdeekiko duen zorra historikoa. Datorren astean Kanariar uharteetara doazela ere jakinarazi du, bertako egoera bertatik bertara ezagutu eta Europako parlamentuak neurriak proposatu ahal izateko.