Faktoria
BAIC
Gorka Garcia, BAIC: "Datozen urteotako gakoa adimen artifiziala demokratizatzean datza"
JON ARTANO IETA
Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroko, BAICeko, estrategia ekimenen arduraduna da Gorka Garcia Landa. Adimen artifizialak EAEko ekonomian duen eragina neurtu berri du erakunde horrek. Gaur egungo panoramaz eta etorkizun hurbilean jorratuko diren ildoez aritu da Garcia Faktorian.
-
Garcia Landa, Euskadi Irratiaren Bilboko estudio batean
18:06 min
Adimen artifiziala enbata bezala sartu da gure bizitzatan. Nabarmena da arlo askotan; oharkabeago pasa da beste batzuetan, baina ibili badabil. Eta ia denera zabaldu ditu erroak. Errealitate hori zifratara errenditu du BAICek: "EAEko zortzi enpresatatik batek darabil adimen artifiziala. Dagoeneko AA darabilten konpainia horien diru sarrerak %9 hazi dira.