Itxi

Faktoria

Pablo Gonzalez

Pablo Gonzalezen babesak, arrakalatzen

EITB Media

Pablo Gonzalez jatorri errusiarreko euskal kazetariak azken bi urte eta erdian jasotako elkartasun keinu eta mezuetan gero eta agerikoagoak dira arrakalak, azken bi asteetako filtrazio eta erreportajeen ondoren.

  • Pablo Gonzalez, preso trukearen ondoren, Errusiara eraman zuen hegazkinera igotzen

    Pablo Gonzalez, preso trukearen ondoren, Errusiara eraman zuen hegazkinera igotzen

    24:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pablo Gonzalezi buruz azken bi asteotan argitaratu diren filtrazio eta errreportajeen ondoren zartatu egin da haren aldeko babesa. Bere inguruak, Gara egunkariaren zuzendariak eta Euskal Kazetarien Elkargoak espioi izateaz akusatzen duten epaiketa mediatikoa salatu du. Elkargo horrek 2022an Gonzalezi emandako prentsa askatasunaren saria erretiratzeko eskatu duenik ere bada, ordea. Izan ere, kazetaritzako profesional hainbaten iritzia aldatu egin da preso trukearen eta azken argitalpenen ondoren.

Europako Kontseiluko Kazetarien Plataformak ere bertan behera utzi du Pablo Gonzalezi buruzko alerta, Polonian atxilotzeko izan zituzten arrazoiek kazetari lanarekin zerikurisik ez zutelako izan. Reporteros Sin Fronterasek ere ez du jada babesten. Horien denen ahotsa eta Ane Irazabalen kontakizuna bilduta egin dugu laburbilduma Faktorian.