Itxi

Faktoria

JOAN-JINEAN, BACK AND FORTH

Mikel Morris: "Euskalduna naiz, baina baskoa ez"

"Patxiren azken urtean iritsi nintzen Iruñera espainiera ikastera" hasi zaigu Mikel Morris bere bizipenak kontatzen. Apopilo hartu zuen familiarekin egindako txango batean Lekunberrira iritsi eta han, hasiera bat; esteinakoz entzun zuen euskara, eta eten ez den maitasun istorioa hasi zen.

  • Mikel Michael Morris

    Mikel, edo Michael, Morris jauna

    22:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

1975ean iritsi zen, mende erdi barrena darama, beraz, Euskal Herrian. Euskara ikasi, euskara-ingelesa hiztegia sortu eta Euskaltzaindian dabil Morris. Eta, hala ere, "kanpotartzat" omen dugu.

Dozena bat hizkuntza darabiltzan lexikografo eta irakaslea da Morris Pagoeta jauna. Jantzia hizkuntza kontuetan; dotorea jantzi kontuetan. Eta gizon adeitsua, adeitsurik bada. Bitxikerien kabinetea dirudi Zarauzko Morris akademiaren atzealdean duen bulegoak. Hantxe hartu du Faktoria.