Itxi

Faktoria

Sexu abusuak

Adrian Garcia de Los Ojos: "Gurasoei abusuen berri ematea izan zen gogorrena"

11-12 urterekin hasi eta 25 zituenera arte jasan zituen sexu abusuak Adrian Garcia de Los Ojosek. Hunkituta kontatu dizkigu bere bizipenak, familiarengandik eta lagunengandik jasotako babesagatik eskertuta.

  • Adrian Garcia De Los Ojos

    Adrian Garcia De Los Ojos

    18:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adrian Garcia de Los Ojosek 11-12 zituenean, gizon bat sexu abusuak egiten hasi zitzaion, eta 25 urtera arte iraun zuen egoera lazgarri hark. Kasua are larriagoa izan da, abisatzailea bere irakaslea eta gurasoen laguna zelako. Horregatik, zailena haiei kontatzea izan zela azaldu du, ez zuelako eurak errudun sentitzerik nahi ez ohartu izanagatik.

"Faktoria" magazinean kontatu du bizitakoa, kontatzeak mesede egiten diola azaldu baitu, eta hunkituta hitz egin du, zortedun sentitzen baita jaso duen babesagatik. Beste zenbait biktimak jasan behar izan duen biktimizazio bikoitza ere salatu du.