Faktoria
Lanurte politiko berria
Lau politikari gazte solasean, politika egiteko molde berriez eta belaunaldi aldaketaz
P.G. | EITb Media
Gazteek politika nola ikusten duten, zerk erakartzen dituen eta zer baztertzen duten, politika egitkeo molde zaharrez eta berriez jardun dute "Faktoria"n, EAJko Markel Aranburuk, EH Bilduko Edurne Benito del Vallek, PSEko Itxaso Asensiok eta PPko Mikel Lezamak, guztiak 30 urten bueltakoak.
-
Mikel Aranburu-EAJ,Edurne Benito del Valle-EH Bildu,Itxaso Asensio-PSE eta Mikel Lezama-PP,FAKTORIAn
29:20 min
Gazteek politikarekiko duten desatxekimendua nola gainditu aztertu dute FAKTORIAko solasaldian. akatsetaz ere bai eta gazteen arazoez.
Politikarekiko desatxikimendua baino iritzi dute, politika instituzionalrekiko desatxekimendua dela nabarmenagoa eta gazteek badituztela politikan parte hartzeko beste bide batzuk, gizarte mugimenduak edo gazte taldeetako militantzia. Beharrezko jo dute ilusioa piztea politikagintza, nahi ala ez, ezinbestekoa delako bizitza sozialean eta aipatu dute baita ere gobernantza eta instituzio eredu berriak pentsatzeko beharra.
Gaur egungo politikagintzaren arazo nagusi gisa aipatu dituzte, aurrez aurrekoak esparru pertsonalera eramatea, jarrera eraikitzailea ez erakustea eta politika marketing joku bilakatzea, eta gazteei erabakimenik ez ematea.
entzuketa aktiboa, bakoitzak bere kuspegi idelogikoari muzin egin gabe, adostasun puntuak bilatzearen balioaz mintzatu dira eta gazteen arazoez galdetuta, etxebizitzarena gailendu da.