Faktoria
MAILLOT VINTAGEN JAUNA
Gonzalo Sukunza: "600 maillot inguru ditut bilduman; erdiak antigoalekoak"
Ziklismoko elastikoen bilduma harrigarria osatu dute Gonzalo Sukunza eta Karmele Gomezek. Luis Ocaña, Eddy Merckx, Bernard Hinault, Greg Lemond, Dina Bilbao edo Marino Lejarretak eramandako maillotak erakutsi ditu Euskadi Irratian.
-
Gonzalo Sukunza, beren bildumaren lagin nimiño batekin
19:46 min
Kirolzale porrokatua da Sukunza lasartearra. 90eko hamarkadan Orio Arraunketa Elkartean arraunean aritu zen, Jose Luis Kortaren esanetara. Garai hartako, zehazki 1992ko, Orioko kamiseta bat soinean duela Parisko Diamond Leagueko atletismo mitin batean agertzeagatik, zeresana eman du Sukunzak Orio eta Aia aldean. Eta bitxikeria horren arrastoan heldu da Euskadi Irratia haren etxera. Eta, bertan, txirrindularitzako maillot historikoen paradisua aurkitu dute.