Faktoria
Zibersegurtasuna
Igor Unanue: "Ordenagailuz ordenagailu joan beharko da desblokeatzen; kaltea handia izango da"
Microsoften sistema eragilea erori egin da eta horrek esparru askotan eragin ditu arazoak. CroudStrike segurtasun plataforma erabiltzen duten enpresa guztiei eragin die erorketak, eta mundu mailako arazoa eragiten ari da. Igor Unanue S21Sec enpresako segurtasun arduradunak eman dizkigu azalpenak.
-
Igor Unanue
5:31 min
Microsoft konpainia teknologikoaren sistema eragilea mundu osoan erori da, eta horrek arazoak sortu ditu enpresa ugaritan, hala nola aire-konpainiatan, banketxeetan, hedabideetan eta industrian. Crowdstrike segurtasun digitalerako enpresaren antibirusaren eguneratzeak kale egin du, eta horrek Microsoften biltegiratze eta prozeduran etena eragin du.
Igor Unanue S21Sec enpresako segurtasun arduradunak azaldu duenez, kalteak handiak izango dira, ordenagailuz ordenagailu joan beharko baita blokeatutako ordenagailuak bere onera ekartzeko.