Itxi

Faktoria

Adimen artifiziala eta osasuna

Arantxa Picon: "Adinekoen erorketak ekiditen ari gara, ohe adimendunak erabilita"

Adimen Artifiziala oinarri duten "Ohe adimenduaren" eta "pilula kaxa elektronikoaren" sistemak baliatuta onura nabarmenak lortu ditu Osakidetzako Santa Marina ospitalak. Bertako erizain buruak eta Iker Apraiz ikerketa unitateko erizainak kontatu dute nola ari diren lanean.

  • Iker Apraiz eta Arantxa Picon

    Iker Apraiz eta Arantxa Picon

    8:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adimen Artifizialak osasungintzan duen onura ikusi da Osakidetzako Santa Marina ospitalak garatu duen sistemarekin. Adinekoen autonomia bermatzen lagundu duela nabarmendu dute Arantxa Piconek eta Iker Apraizek. Gogora ekarri dute gaixo dauden adinekoen erdiek ez dituztela botikak dagokion moduan hartzen eta argiaren eta soinuaren bitartez "pilulen kaxak elektronikoak"  garbi adierazten duela zein pastilla hartzea tokatzen zaion. "Ohe adimenduak" berriz, ohartarazten du gaixoa bere kabuz altxatzen saiatu den edota ordu asko posizio batean eman dituen. Prebentziorako eta tratamendu pertsonalizatua garatzeko Adimen Artifiziala lagungarria da. Hori bai, legediak arautzen duen ondo errespetatuz.  

Santa Marina ospitala "urteko erakunde digitala" izendatu dute.