Faktoria
Iruñea
Joseba Asiron: "Iruñea abangoardia izan da sexu erasoen kontrako borrokan. Eta horretan jarraitzen dugu"
Sanferminek erdibidea pasata, Iruñeko alkatea pozik mintzatu zaigu, nahiz eta festaren orain arteko balantzea belztu egin duten sexu erasoek.
-
Joseba Asiron
20:39 min
Sanferminetan orain arte 16 salaketa jarri dira sexu erasoengatik eta 15 pertsona atxilotu dituzte. Nolanahi, horren kontra Iruñeak irmo erantzun duela nabarmendu du Joseba Asiron alkateak eta Iruñeak abangoardia izaten jarraitzen duela borroka horretan.
Alkatea pozik agertu da, baita ere, udal taldeek ahobatez onartu zuten bizikidetza manifestua eraginkorra izan delako. Uztailaren 7an, prozesioa, kuria kalean, irainak izan zirela aitortu du baina kritika politikoaren baitakoak izan zirela zehaztuta eta aparteko arazorik ez zela izan azpimarratuta.
Errespetu hori bera adierazi du Asironek datorren igandean Eurokopako finala pantaila erraldoian ikusi nahi dutenekiko. Udalbatzaren gehiengoaren agindua betez jarriko du pantaila erraldoia Yamaguchi parkean, festagunetik hamabost minutura, segurtasunagatik.