Itxi

Faktoria

Baionako hautetsia

Joseba Erremundeguy: "Herriko etxeak segurtasun pribatura ere joko du bestetan, segurtasuna bermatzeko"

P.G. | EITB Media

Lapurdiko hiruburuan gaur hasi eta bost egunez luzatuko dira bestak. Aurten, aurerratu egin dituzte Joko Olinpikoak behartuta.Arratsladeko bostetan lehertuko da festa, Leon erregea beste behin protagonista.

  • Leon erregea etorriko da berriro ere Baionara.

    Leon erregea etorriko da berriro ere Baionara.

    5:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Baionan arratsaldeko bostetan egingo dute besten irekiera ekitaldia. Ordua aurreratzea erabaki dute Herriko Etxeak eta jaien batzordeak, gehiegizko jendetza ekiditeko, Joseba Erremundeguy Baionako hautetsiak esan digunez: "Aurreko urtetan jende gehiegi izan zen eta konturatu ginen jasan ahal zen maila gorenera iritsiak ginela". Hainbat neurri hartu dituzte egoera berdbideratu eta segurtasuna bermatzeko eta lagunduko du baita ere aurten, Iruñeko San Fermiñekin batera egokitzea bestak: "Espero dugu jende apur bat guttiago ibiltzea Baionan. aurten ez da izango Iruñako egunarik Baionan eta ezta Baionako egunik Iruñean. Udalek horrela adostuta".

Segurtasunari buruz, bideozaintza aipatu du Erremundeguyk...eta horrekin batera, polizia eta gendarmeak eta baita segurtasun pribatua ere.