Itxi

Faktoria

Emakumeak zuzendaritzetan

Amaia Bernaras: "Ez dago genero proportzionaltasunik goi mailako ikasketa eta zuzendaritza postuen artean"

I. I. B. | EITb Media

Europan bezala Espainiar estatuan ere derrigorrez izan beharko dute emakumeek enpresetako zuzendaritzen arduren erdia. Gisa honetako legeak beharrezko ikusten ditu Amaia Bernaras ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresari Elkarteko lehendakariordeak.

  • Artxiboko irudia.

    Artxiboko irudia.

    17:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emakumeen presentzia areagotzen ari da sektore askotan, kalean, hedabideetan, enpresetan eta baita aginte postuetan ere. Berdintasunean urratsak egite aldera onartu du Europako Parlamentuak zuzendaritza postuetan enpresei genero oreka bermatzea derrigortzen dien legea. Bide beretik, Espainiako Kongresuan onartu berri da Parekidetasun Legea ere.

Gurean lan asko dagoela egiteko oraindik esan digu Amaia Bernaras ASPEGIko lehendakariordeak. "Faktoria"n azaldu du Euskadin enpresetako administrazio kontseiluen % 22 inguru dira emakumeak; are gehiago, % 13 soilik presidentzia postuetan. Hortaz, beharrezko ikusten du gisa honetako legeak onartzea, sarri, egunerokotasunak irentsita, ez baita berdintasunean aurrera egiteko tarterik hartzen. Idoia Iradi Lotura enpresako kideak ere azaldu du, berak emakume izanagatik sentitu izan duela diskriminazioren bat orain arte gizonezkoena izan den munduan; hori bai, gaitasun faltagatik ez dela.