Faktoria
ESTATU KOLPE SAIAKERA BOLIVIAN
Idoia Romano: "Ez dugu jakingo zer gertatu den; pelikula batekoa dirudi Boliviako botere-borrokak"
Bi hamarkada barrena daramatza La Pazen bizitzen Romano ekintzaile feministak. Gasteizen da egunotan, eta "egundoko beldurra" pasa du azken orduotan Boliviatik lagunek bidaltzen zizkioten mezuetatik zintzilik.
-
Soldaduak Boliviako gobernuaren egoitzaren atarian
10:35 min
Juan Jose Zuñiga jeneralak zuzendu du Armadaren zati baten estatu kolpe ahalegina LA PAZ hiriburuan. Gobernuarne egoitza inguratu dute, eta Luis Arce presidenteak berak egin die aurre. Herritarrak ere kalera atera dira militarrak gelditzera. Ordu gutxira egin dute atzera uniformatuek, eta kolpearen arduradunak atxilo eraman dituzte.
Nahiz Boliviako hiri nagusian bizi, udaro Euskal Herrira etortzen da Guridi eta bertatik jarraitu du La Pazen gertatzen zena. "Estu eta larri egon gara: militarrak kalera ateratzen direnean edozer gauza gerta liteke... orain baretu da egoera, baina inork ez daki zer gertatuko den etorkizunean". Heldu den urteko hauteskundeei begira boterea lortzeko borrokaz aritu da Guridi, Evo Morales eta Luis Arceren arteko barne-borrokaz.