Itxi

Faktoria

Sexu abusuak

Patxi Ezkiagaren biktimak: "Omertá hautsi da. Abusatzea ahalbidetu zion sistema itsuan jarri behar da fokua"

Olatz Mercaderrek eta Edurne Saizarrek Patxi Ezkiaga abusatzailearen profil gordina egin digute eta abusu horien testuinguruan eta sisteman egin dute azpimarra.

  • Ahotsa jartzea kosta egin zaie Edurneri eta Olatzi. Irudirik ez dute jarri nahi.

    Ahotsa jartzea kosta egin zaie Edurneri eta Olatzi. Irudirik ez dute jarri nahi.

    26:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olatz Mercader eta Edurne Saizar Patxi Ezkiagaren ikasle izan ziren Donostiako Lasallen. Lehenengoari eraso egin zion irakasleak; bigarrena ere biktima sentitzen da, Ezkiagaren abusu egunerokoen lekuko izan zelako. Oso hunkituta aritu dira biak. Haserre ere bai.

Ezkiaga oso azkarra eta ehiztaria zela kontatu du Edurnek eta oso ondo kalkulatzen zuela zeinengana jo. 11 urte besterik ez zituzten. Hura salagarria zenik ere ez zekiten. Hain irakasle on eta miretsiak egiten zuten hari hitzak jartzen ez zekiten. Orain bai: abusuak ziren. Horregaitik daude hain eskertuta Marisol Zamorarekin eta Izaskun Andonegirekin, ahotsa altxatzeko gauza izan zirelako. "Lokatzezko omertá nazkagarria hautsi zuten", esan du Mercaderrek eta, hemendik aurrera, hori ahalbidetu duen sisteman jarri behar dela fokua.

"Erasotzailearen iruditerian dago ezarria erasotzailea goizeko hiruretan kalean eraso egiten duena dela, eta ez da hala. Erasoatzailea da ospea daukan gizona, brillantea, argia...eta botere horretaz baliatzen dena babesgabetasun egoeran dagoen emakume bati eraso egiteko. Gizarte mailan sekulako hausnarketa egin behar da, ez daukanari boterea emateko eta gai izan dadin salatzeko, sinesgarritasuna emateko biktimari. Erasotzailek ez luke erasorik egingo eta Patxik ez zuekeen 30 urtetan eraso egin izango, alboan beste aldera begiratu ez duen sistema bat izan ez balu", esan du Mercaderrek. Berak badu sentsazioarena Ezkiagarena vox populi zela eta hala berretsi du Edurnek ere.

Euskal kulturaren isiltasuna

Euskal kulturaren erreakzioa eta isiltasuna harriduraz bizitu dute orain arte. Urratsak eragin nahi lituzkete, horregatik eman dute euren testigantza eta horregatik jaso dute begi onez Idazleen Elkarteak Patxi Ezkiaga "Gugan beude" ohorezko ataletik kendu izana, Eskertuta daude isiltasuna apurtuta biktimen lekuan jarri diren kultur ordezkarien hitzekin ere.

Jose Luis Padron Euskadi Irratiko "Lizardiren Baratza" poesia saioko arduradunak adierazpen sentitua egin du "Faktoria"n, Ezkiagaren abusuen errealitatea ezagutzeak hautsi egin duela dio, ez dagoela hori dijerituko duen sabelik. "Mespretxagarria da Ezkiagaren ekintzen magnitudea eta haien testigantza publiko egin duten emazte guztien adamenean jartzea da haren lagun izan ginenok mantendu dezakegun jarrera duin bakarra. Egiak ez ditu bi bide", esan du.