Itxi

Faktoria

B Planeta

Mundu berria planeta berrian

MIKEL ROTAETXE | EITb Media

Zer egingo luke gizakiak planeta berri batean bizitzen hasi eta berehala? Nola antolatuko litzateke? Hutsetik hasiko litzateke edo Lur planetako akatsak errepikatuko lituzke? Lekualdatze-ariketa egin dugu Faktoriako 'B Planeta' tartearen azken saioan.

  • Carina Nebulosa - NASA

    Carina Nebulosa - NASA

    33:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lur planetak bizigarri izateari utzi dio. Milaka milioi urtez eraikitakoa suntsitu du gizakiak eta bizitoki berriaren bila abiatu da espazioan barrena. Marte eta Jupiter zeharkatuta, Saturnoren orbitan aurkitu du etxe berria: Titan, likido egonkorrak dituen Eguzki sistemako argizagi bakarra. Espazio-ontziak heldu dio gainazalari, zabaldu dira ateak eta hasi dira jaisten lehen lurtarrak. Bizitoki eta bizimodu berria antolatzeko unea heldu zaie.

Egoera horretan jarri ditugu Faktoriako B Planeta saioko solasakideak. Zer egingo luke gizakiak? Nondik hasiko litzateke etxe berria eraikitzen? Hutsetik abiatuta? Nola antolatuko lituzke gizartea, ekonomia eta natur-baliabideen ustiatzea? Eta aisialdia? Egongo al da generorik? Eta musikarik? Eta batez ere... Lur planetako okerrak ikasita helduko lioke erronkari ala beti-betiko akatsak errepikatzeko arriskua hartuta?

Solasaldi sakon, bizi eta jostarian, Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTA Euskal Ikerketa eta Teknologiaren Euskal Aliantzako transferentzia arduraduna, Markel Peñalba Retes Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria, Hannot Rodriguez EHUko Filosofia irakaslea eta Leire Agirreazkuenaga Onaindia UCLAko doktore-osteko ikerlaria.